FAIR PLAY DURANGO PADEL KLUBA

PRIMER CLUB DE PADEL DEL DURANGUESADO

Acerca de nosotros 

Guri buruz

     2012ko urriaren lehenengoan jaio ginen, Padelaren munduan, Fair Play Durango Padel Kluba izenarekin. Halakoxea zen izaera, Fair Play, giro onean dihardugu eta saiatzen gara kirol hau bultzatzen Durangon eta gure eskualdean, Durangaldean.

        Ondo konpontzen ziren hamar bat laguneko taldetxoa hasi zen 2007an padela egiten. Txukun antolatu nahi zuten padela gure herrian; hori dela eta, kluba sortu zuten hogei bat zale erakarrita. Handik urte betera, klubak ehun bazkide zituen. Horrela, urratsik urrats, egitasmo askok bezala, finkatu egin zen Durangoko lehen Padel Kluba.

       “Padela denontzat” da gure filosofia, eta ilusioa ere badugu horrela izan dadin; beraz, hortik abiatuta, Euskal Padel Federazioak antolatzen dituen lehiaketetan era apalean parte hartzen dugu. Klubaren izaera sozialari lotutako kirol lehiaketa asko antolatzen ditugu eta beste hainbatetan parte hartzen dugu Euskal Herrian, emakumeen eta gizonen kategorietan, eta umeenetan ere bai.   

        Bide laburra daroagun arren, ohartu gara itzela dela padelarekiko zaletasuna Durangaldean eta, bereziki, Durangon. Kide asko gara, jada, eta gure eredua Playpadel-Gasteiz  Kluba da, Euskadiko handiena. Eurekin anaituta eta identifikatuta  izateaz gain, euren kirol egituran integratuta gaude, erabat.

        Horrela bada, denok animatzen zaituztegu padelean egin dezazuen, eta nahi baduzue, gure familia handi honetako kidea ere izan zaitezkete.

  

Nacemos en el mundo del Padel el primero de octubre de 2012, con el nombre de Fair Play Durango Padel Kluba. Con este espíritu, Fair Play y buen rollo, practicamos e intentamos potenciar este deporte en Durango y en la comarca del Duranguesado.

Inician la práctica del Padel un grupo de amigos, no superior a  la decena, pero muy bien avenidos allá por el 2007. Con el ánimo de organizar mejor el Padel en la villa, se forma el club con una veintena de personas y un año más tarde... el club cuenta con un centenar de socios. Como casi todas las buenas cosas, paso a paso, toma forma el primer club de Padel de Durango.

Partiendo de nuestra filosofía e ilusión, “un Padel para todos”, competimos modestamente en los distintos eventos provinciales que la Federación Vasca de Padel organiza. Sin dejar de lado nuestro carácter social, organizamos y estamos presentes en numerosas competiciones socio-deportivas en categorías femeninas, masculinas e infantiles por todo el País Vasco.

En este corto periodo de vida, hemos descubierto la excelente afición al Padel que tiene el Duranguesado  y especialmente Durango. Numerosos como ya somos, tomamos ejemplo de Playpadel-Gasteiz, el club de padel más grande de Euskadi, con el que estamos hermanados, identificados e integrados totalmente en su estructura deportiva.

   

 Así pues,  animamos a todo el mundo a jugar al Padel y a aquellos que lo deseen… a formar parte de esta ya gran familia.